XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baldin zure egunetan Jerusalen'en bizi izan banitz, edo zu orain garai artan bezela, emen agertuko baziña, zure oñetan belauniko jarririk, bereala esango nizuke: ona, Jauna, pekatu aundi askoren gaitz gogorren azpian ondaturik arkitzen dan pekataririk galduena.

Nere animaren sendagillea Zu zera.

Nere gaitz guzien berri, nik baño ederkigo Zuk dakizu.

Zure ontasunarren, senda nazazu, Jauna.

Jauna! nere azkeneko konpesioa au dala Zuk esango bazidazuke, Jesus milla bider! utziko nituzke lagun gaiztoak; kenduko nituzke biotzeko oitura txarrak, bidegabekerik eta munduko atseginkeri gezurtiak, ta biotz-biotzez esango nizuke, orain esaten dizutena: Jesus ona! damu naiz! damu naiz, Jauna!.

OTOITZA.

Jauna! Jauna! Zu zera nere Salbatzalle ta zoriona! Guztiz ona zeralako, nere pekatuaz damu naiz, Jauna, eta Zu berriz ez ofenditzeko asmoa artzen det.